Tximela, S.A. (Astigarraga, Beasain)
Tximela Bergara, S.A. (Bergara)

Tximela, S.A. eta Tximela Bergara, S.A., Tximela Enpresa Taldea, S.L.-ko kideak, 1986. urtetik Herri Lan, Eraikuntza eta Industriarako makineriaren alogeraz arduratzen diren enpresak dira.

Hasieran, Alogera eta Salmentara zuzendu zituzten beren lanak. Gaur egun, aldiz, Alogerara eta ekintza honek eskatzen dituen Zerbitzuetara bideratu du bere jarduna. .

Egun, Tximelak 5000 m²-ko instalazioak ditu Astigarragan, Beasainen eta Bergaran eta bezeroari erabateko arreta zerbitzua eskaintzen dio. Unitateak eman eta jasotzeko ibilgailu-flota zabala du, baita tokian tokiko konponketak egiteko tailerrak eta, hala eskatzen den kasuetarako, makineria-eragile profesionalak ere baditu. Izen handiko markez babestuta, etengabe eraberritzen den alogera parkeak 1000 unitateen kopurua gainditzen du.

Enpresa lehiakorrak bezero zorrotzenentzat.

2006ko martxoan instalazio berriak biltzen zituen delegazioa zabaldu zen Beasainen. Instalazioa berri hauek Goierriko eskualdeko bezeroengana hurbiltzeko aukera emango dute.

TXIMELA S.A.-ren bezeroak dira Udalak, Foru Aldundiak, eraikuntza enpresa handiak, hondeaketa enpresak, telebista kate nagusiak eta horrela 5000 enpresako eta bakarkako datu basea osatu arte.

Bere helburu nagusia da sektoreko bataz bestekoaren gainetik zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa ematea, horrela bere lidergoa mantenduz.

Gure esperientzia zure zerbitzura jartzen dugu.