KALITATE ZIURTAGIRIA

Tximela, S.A. AENOR-engandik jasotako UNE-EN ISO 9001:2008 kalitate ziurtagiriaz bereiztuta dago. Enpresako Zuzendaritzatik bertatik laneko filosofia hau zabaltzen eta azpimarratzen ahalengintzen dira.


KALITATE POLITIKA

La Etengabeko Hobekuntza Kalitate Sistemaren ardatz nagusia da. Lan honetan pertsonen partaidetzak eta inplikazioak ezinbesteko garrantzia du, batetik, kultura proaktiboa eta dinamikoa sustatzeko eta, bestetik, aurreikusitako helburuak lortzeko.

Jarraian, Tximela, S.A.-ko Kalitate Politika aurkezten da:

"Enpresako Zuzendaritzak bezeroaren gogobetetzea asetzeko konpromisoa hartzen du, legeek eta arauek ezarritakoa betetzen duten kalitatezko zerbitzuak eskainiz, bere lehiakortasuna hobetuz, etengabeko hobekuntza emanez bere prozesuei.

Horregatik Zuzendaritzak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Politika hau bere langileei helaraztea.
  • Beharrezkoak diren baliabideak jartzea.
  • Bere Kalitaterako kudeaketa sistemaren eraginkortasunari eta eragingarritasunari uneoro jarraipena egitea.
  • Bere politikaren baliagarritasuna maiz berrikustea.

Hori guztia ondorengo helburu hauetan zehazten da:

  • Bezeroaren gogobetetze indizeak handitu.
  • Atxikimendu baxuak gutxitzea.
  • Makineria parkearen erabilera hobetzea.
  • Emaitza positiboetara bideratzea."
SEGURTASUNA

Etengabe berritzen eta berrikusten diren 1000 ekipo baino gehiagoz osatutako parkeak, %100ean kontrolatutako merkatuko markarik hoberenek eta indarrean dagoen Segurtasun Arauekin bat datozen makinek Tximela apustu ziur bihurtzen dute.

MERKATARITZA PRAKTIKA ONAK
Tximelak Merkataritza Praktika Onen Kodea errespetatzen du. Hori dela eta, eskainitako epeak eta bere zerbitzuen kalitatea mantentzeko konpromisoa hartzen du: materialaren kontrol eta mantentzea, bere entrega zuzena, kontratu argiak eta kontratatu denaren araberako fakturazioa.
EUSKARA PLANA

Tximelak, EMUN Koop. E.-ren laguntzarekin batera, EUSKARA PLANA abian jarri du. Egitasmo henen helburua lan munduan euskararen normalizazioa lortzea da.

Plan honekin hasi baino lehen, Tximela Taldeko enpresetan euskarak bizi zuen egoera zein zen jakiteko diagnostiko bat burutu zen.

Diagnostiko horretan EUSKARA PLANA martxan jartzeari buruzko iritzia eskatu zitzaien langileei eta emaitzak ondorengoak izan ziren:

Tximela Enpresa Taldeko langileek, Idoia Illarramendi eta Juanjo Ruiz euskara teknikariekin batera, TXIMELA EUSKARA PLANA-ren HELBURUAK zehaztu zituzten:

  • INSTITUZIONALIZAZIOA
    • Hizkuntza irizpideak zehaztu: errotulazioa, dokumentazioa,...
    • Zuzendaritzak eta kolaboratzaileek euskara planeko helburuen jarraipena egin eta egiten denari buruzko informazioa eman.
  • EZAGUTZA
    • Laneko hiztegia osatzeko oinarrizko terminologia bildu eta euskaratu.
  • ERABILERA
    • Aurrez-aurreko harrera: lehenengo hitza euskaraz eta euskaldunekin euskaraz bermatu.
    • Bezero eta hornitzaile euskaldunekin ahoz eta idatziz (e-posta, mailing...) euskaraz egiteko konpromisoa hartu. Bisita txartelak euskaraz ere.
    • Harrera Plana euskaraz egotea. Euskara Planari buruzko informazioa harrera planean txertatzea eta eman beharreko informazioa euskaraz jasotzeko aukera izatea.
    • Sail bakoitzeko karpeten errotuloak berrikusi eta euskarazko hiztegi bat prestatu.
    • Erabilera taldeen antolaketa: ahozko erabileran eragiteko konpromiskoak hartu.
    • Mintza saioak antolatu: ahozko erabileran trebatzeko Tximelako bileretan euskara erabili.
    • Enpresako formazio saioetako deialdiak eta saioaren ebaluazio orriak euskaraz ere.
    • Web gunea euskaraz ere jartzeko aukera aztertu eta euskaratzeko plana egitea.