LEGE OHARRA

TXIMELA, S.A.-ren web gunera sartzeak eta bertako edozein produktu edo zerbitzuren informaziora helarazteak Lege Ohar honetan azaltzen diren baldintzak onartzea dakar. Hori dela eta, TXIMELA, S.A.-ren web ataritik eskainitako informazio zein zerbitzuez baliatu nahi izanez gero, ohar honen edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Orrialde hauetan bildutako informazioa bere azken eguneratze-datatik indarrean dagoena da.

Jarraian ageri diren baldintzak web gunearen azken eguneratzetik indarrean dauden baldintza berberak dira eta TXIMELA, S.A.-k edozein momentutan aldatzeko eskubidea hartzen du. Kasu horretan, bere argitaratze egunetik jarriko dira indarrean eta web atariko erabiltzaile guztiei aplikagarri izango zaie une horretatik aurrera.

Web guneko edukiek, bereziki erreferentzia informatibo eta publizitarioek, aurkakoa adierazi ezean, ez dute eskaintza loteslerik sortzen. TXIMELA, S.A.-k egoki uste duenean bere web guneko edukietan aldaketak burutzeko edo eduki hauek partzialki edo guztiz ez argitaratzeko eskubidea du, eta baita bertarako sarbidea aldi baterako edo behin betirako mugatu edo galarazteko eskubidea ere.

TXIMELA, S.A.-k ez du erabiltzaileek bere produktuei buruzko informazioa eskatzerakoan bidalitako datuen bilketarik egiten. Behin erabiltzaileari informazioa e-postaz edo posta arruntaz igorritakoan, datuak ezereztu egingo dira.

TXIMELA, S.A.-ren web guneak, bere orrialdeek eta bertan dauden informazio eta elementuek eskubide intelektual edo industrialez babesturik dauden testu, dokumentu, argazki, irudi, aurkezpen grafiko, datu base, programa informatiko zein logotipo, marka, izen komertzial edo bestelako zeinu bereizgarriak dituzte. Horien guztien legezko jabeak edo lizentziadunak TXIMELA, S.A. edo honek merkaturatzen dituen markak dira.

TXIMELA, S.A.-k ez du web atarian dauden informazio edo elementuen zilegitasun edo legaltasunaren inguruan inongo bermerik eskaintzen horien jabetza TXIMELA S.A.-rena ez denean.

Debekatuta daude edozein ustiapen-modalitate, kopia mota, banaketa, besteei egindako erabileraren lagapenak, komunikazio publiko eta edozein motako euskarri eta bitartekorekin aurretik aipatutako obretan egindako aldaketak, sorkuntza eta zeinu bereizgarriak aurrez beren jabeen baimenik gabe. Debeku hau bete ezean indarrean dagoen legediak arau-haustea zigortu dezake.

Hala ere, erabiltzaileak, bere gain eta galorde, bere erabilera pertsonalerako elementu hauek deskargatu eta kopiatu ahal izango ditu, beti ere TXIMELA, S.A.-ren jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak hausten ez dituenean. Bereziki, ezin izango ditu ez guztiz ezta partzialki ere elementu hauek aldatu edo ezabatu. Inolaz ere, horrek ez du adieraziko TXIMELA, S.A.-ren jabetza-eskubidearen gaineko baimen edo lizentziarik.

Debekatuta dago, TXIMELA, S.A.-k bereziki baimendutako kasuetan izan ezik, kanpoko atari edo web orrialdeetatik TXIMELA, S.A.-ren web gunera estekak, "hyperlink"-ak, edo "link"-ak ezartzea. TXIMELA, S.A.-ren web gunera http://www.tximela.com URL helbidetik iritsiko da eta ezin izango da orrialde honetako informazioa "frame" edo marko moduan aurkeztu. Beste pertsona, erakunde edo enpresen marka edo izendapen sozial eta komertzialak aipatzea ere debekatuta dago.

TXIMELA, S.A.-k ez du etenik gabeko sarbiderik bermatzen, ezta bistaratze edo TXIMELA, S.A.-ren atariko orrialdeetan dauden informazioen deskarga edo erabilgarritasun egokirik ere, hauek bere kontroletik at dauden arrazoi edo egoerak direla eta galaraziak edo etendurik egon baidaitezke.

TXIMELA, S.A. ez da bere web guneko esteka, "link" edo "hyperlink"-etatik helarazi daitekeen kanpoko beste web orrialdeetako informazioaren eta gainerako edukien arduradun egiten. Ezta kanpoko web orrietan ageri diren esteka, "link" edo "hipervinculo"-en bitartez, TXIMELA, S.A.-ren web orrira daramatzaten atarietan argitaratzen diren informazio eta edukien arduradun ere.

TXIMELA, S.A.-k eta bere informazio hornitzaileek ez dute bere web atarian kanpoko pertsona edo erakundeek eskaintzen dituzten informazio, edozein motako eduki, produktu eta zerbitzuekin lotura duten erantzukizunik hartzen eta bereziki hau guztia dela eta, eragin daitezkeen edozein motatako min eta kalteen erantzukizunetik at geratzen dira ondorengo kasuetan: (i) Erraztutako informazioan gabeziak edo hutsuneak agertzean edo bere egiazkotasun, zehaztasun edo nahikotasunean; (ii) Hitzarmenak edo aurrez hitzartutako harremanak betetzen ez direnean edo gaizki betetzen direnean; (iii) Informazioaren gizartean zerbitzuak utzi behar dituztenek beren betebeharrak burutzen ez dituztenean; (iv) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak betetzen ez direnean; (v) Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak betetzen ez direnean; konpetentzia leialeko ekintzak edo zilegi ez den publizitatea egiten direnean; (vi) Datuen babes eskubidea, sekretu profesionala eta ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako eta pertsonen irudirako eskubideak betetzen ez direnean; (vii) Oro har, guztiok bete behar ditugun lege, usadio, portaera-kode betetzen ez denean, eta (viii) TXIMELA, S.A.-ren web guneak banatutako informazioaren menpe hartutako edozein erabaki gauzatzen denean.

Ez TXIMELA, S.A.-k ezta bere informazio hornitzaileek ere ez dituzte bere gain hartzen jarraian izendatutako elementuek eragindako kalte, galera, kexa edo gastuak: (i) interferentziak, etenak, akatsak, ahazteak, telefono-matxurak, atzerapenak eta urritasunak, gehiegizko kargak eta telekomunikazio sareetan egon daitezkeen akatsek eragindako sistema elektronikoaren funtzionamenduan blokeo edo deskonexioak edo TXIMELA, S.A.-ren kontroletik at dauden gainerako arrazoiek eragindako kalteak; (ii) era guztietako programa kaltegarriak erabiltzeagatik gerta daitezkeen ondorioak, birus informatikoak edo bestelakoak; (iii) TXIMELA, S.A.-ren orrialdeak desegoki edo gaizki erabiltzea; (iv) Nabigatzailea gaizki erabiltzearen ondorioz edo eta eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik sor daitezkeen segurtasun edo nabigazio akatsak.