Aholkularitza
Profesional kualifikatu eta esperientziadunak aholkuak eta laguntza eskaintzeko prest

Makina alokatu baino lehen, gure profesionalak zure zerbitzura daude obra bisitatzeko eta egin beharreko lanerako ekipamendu egokiena aukeratzen laguntzeko.

Ondoren, aukeratutako makina eskura emango zaizu bere erabilera egokirako argibideak, Erabilera eta Mantenurako eskuliburua eta erabilgarri izan daitezken informazio osagarriak emanez.

Osagarri bezala, eskuragarri dituzu makina bakoitzaren prestazio tekniko, ezaugarri eta aholkuak biltzen dituen Erabilera Fitxak.

GARRAIOA ETA LOGISTIKA
Makinak garraiatzeko atoien eskuragarritasuna
Aurrez eskaera eginda, Tximelak alokatutako materialaren entrega eta bilketa antolatzen dizu. Horretarako 20 ibilgailu baino gehiagoko garraio-flota du (ibilgailu arinetatik kamioi astunetaraino) eskatutako materiala berehala entregatzeko.

PROBINTZIA MAILAKO ESTALDURA
Astigarragan, Bergaran eta Beasainen ditugun instalazioetatik probintzia bere osotasunean hornitzen dugu eta alokatutako unitateak edozein instalazioetan itzul daitezke
MATERIAL EDO ERREMINTEN SALMETA
Gure biltegiak zure zerbitzura daude alogera-denboraldian behar dituzun hainbat material, tresna edo herremintaz hornitzeko.
LTZ

Tailer-autoz hornitutako esperientzia duten mekanikariek, bereizten gaituzten bizkortasun eta kalitatearekin tokian bertan erantzungo die zure zerbitzu-beharrei.

Bezeroarekiko arreta eta zerbitzua
INSTALAZIOA, MUNTAKETA ETA DESMUNTAKETA
Obra-kaxeten muntaketa, grupo elektrogenoen akoplamendua, ponpaketa-ekipoen instalazioa, etab. Tximelak edozer egin dezake.
ERABATEKO ASEGURU ESTALDURAK:
NAHITAEZKO ETA AUKERAKOAK

Gure ibilgailuen ataleko unitate guztiek, obligazio-harpidetza dutenek, zirkulazio- gertaerentzako hirugarrenentzako erantzukizun zibileko aseguru poliza daukate, 2001//01/12 datako 7/2001 ED-ri jarraituz eta Baldintza Orokorreko, 10. artikuluko, 10.1 atalean zehaztuta dauden baldintzen arabera.Baldintza Orokorrak.

Gainera, Tximelak kalte propioak edo alokatutako makineriak lapurreta jasaten duenerako (aukerakoa) aseguru-formula bat eskaintzen du ondorengo baldintzapean:

%5 alogeraren zenbateko garbiaren gainean bere ekipo guztientzat

10. Artikuluko 10.2 atalean aipatutako baldintza eta estalduretan Baldintza Orokorrak.

AUKERA ANITZAK

Tximelak makina-eragileak ditu, alogeran dauden unitateei gehienezko etekina ateratzeko modukoak. Makinen segurtasun eta erabilera zehazten duten fitxak ere eska ditzakezu.

Gure lanerako ekipoen gama zabaldu eta etengabe berritu egiten da munduko lehenengo makineria-markekin soilik, berrikuntza eta eraginkortasun hoberenak eskainiz.