LEGE OHARRAK
Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeko 10. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaio erabiltzaileari gure web-orrira http://www.tximela.com URL helbidearen bitartez sar daitekeela eta aipatutako web-orria Donostia Hiribidea 122, Astigarraga (Gipuzkoa) 20115 helbidea eta I.F.K: A-20.138111 dituen eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroko elkarte-liburuaren 749 liburukiaren 132 folioaren 8.932 orrialdeko lehenengo inskripzioan erregistratuta dagoen TXIMELA, S.A. merkataritza-sozietateak kudeatzen eta operatzen duela.
TXIMELA, S.A.-ren atarira eta bertan aurki daitezkeen produktu eta zerbitzu guztien informaziora sartzeak Lege Ohar hauetan aipatzen diren baldintzen onarpena ekartzen du. Beraz, TXIMELA, S.A.-ren atariaren bitartez eskaintzen diren informazio eta zerbitzuak erabili nahi izanez gero, ohar hauen edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.
INFORMAZIOAREN BALIOTASUNA.
Orri hauetan aurki daitekeen informazioaren azkenengo eguneratzea baino ez da kontuan hartuko.
Azkenengo eguneratzetik indarrean dauden baldintzak honakoak dira. TXIMELA, S.A.-k baldintza hauek edozein momentuan aldatzeko eskubidea du. Aldatutako baldintzak argitaratzerako orduan indarrean jarriko dira eta data horretatik aurrera atariaren erabiltzaile guztiei ezarriko zaizkie.
Atariaren edukiak, bereziki informazio- eta publizitate-erreferentziak, ez dira eskaintza-lotesteak espresuki adierazten ez bada. Behar izanez gero, TXIMELA, S.A.-k atariaren egungo edukiak aldatzeko eta partzialki edo guztiz alde batera uzteko eskubidea du, bai eta sarbidea aldi baterako edo betirako galarazteko edo murrizteko ere.
JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA.
TXIMELA, S.A.-ren atariaren, bere orrialdeen eta haien edukiak diren informazio eta elementuen artean jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen bitartez babestutako testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudikapen grafikoak, datu-baseak eta programa informatikoak aurki daitezke, bai eta logotipo, marka, izen komertzial eta bestelako ezaugarri bereizgarriak ere. TXIMELA, S.A. eta honek merkaturatzen dituen markak eskubide hauen jabe edo legezko lizentziadunak dira.
TXIMELA, S.A.-k ez ditu atariaren orrialdeetan aurki daitezkeen informazio eta elementuen zilegitasun eta legaltasuna bermatzen, baldin eta hauen titulartasuna TXIMELA, S.A.-rena ez bada.
ERABILERA DEBEKATU ETA ONARTUAK.
Lehen aipatutako lan, sorkuntza eta ezaugarri bereizgarrien edozein ustiapena guztiz debekatuta dago, edozein motatako euskarri eta baliabide bitartez egindako mota guztietako kopiaketak, banaketak, bitartekoei egindako lagapenak, zabalkunde publikoak eta eraldaketak barne, baldin eta edukien jabeek aldez aurretiko berariazko baimenik eman ez badute. Debeku honen ez betetzea indarreko legeriaren arabera arau-hauste moduan zigortu daiteke.
Hala ere, erabiltzaileak elementu hauek bere kabuz eta arriskuz jaitsi edo kopia ditzake bakarrik erabiltzeko, baldin eta TXIMELA, S.A.-ren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubiderik hausten ez badira. Batez ere, elementu hauek guztiz edo partzialki aldatu, eraldatu edo ezabatzea guztiz debekatuta dago. Dena den, edozein motako itxuraldaketak ez dio erabiltzaileari TXIMELA, S.A.-ren jabetza eskubideekiko baimenik edo lizentziarik ematen.
TXIMELA, S.A.-ren berariazko baimena duten kasuak salbu, bitartekoen atari edo web-orrietan TXIMELA, S.A.-ren egungo atari nagusia edo etorkizunean ordeztuko duen ataria ez diren TXIMELA, S.A.-ren bestelako web-orrietara bideratzen duten esteka, hiperesteka edo loturak ipintzea guztiz debekatuta dago. Atari nagusia http://www.tximela.com URL helbidean aurki daiteke. Honez gain, TXIMELA, S.A.-ren web-orriak edo haietan agertzen den informazioa beste pertsona, enpresa edo erakunde baten marko, ezaugarri bereizgarri, marka edo izen sozial edo komertzialen pean aurkeztea guztiz debekatuta dago.
ERANTZUKIZUNAK.
TXIMELA, S.A.-k ez du TXIMELA, S.A.-ren atariaren etengabeko sarbidea edo atariaren orrietan aurki daitezkeen elementu eta informazioen bistaratze, jaiste edo erabiltze zuzena bermatzen. Izan ere, enpresaren kontrol pean ez dauden faktore edo baldintzek web-orriaren erabilera eragotzi, oztopatu edo eten dezakete.
TXIMELA, S.A.-k ez du TXIMELA, S.A.-ren ataritik esteka, hiperesteka edo loturen bidez eskuragai dauden bitartekoen webgune edo web-orrietan agertzen den informazioaren eta bestelako edukien erantzukizuna hartzen. Halaber, ez du TXIMELA, S.A.-ren atarira edo enpresaren beste web-orrietara gidatzen duten esteka, hiperesteka edo loturak dituzten bitartekoen webgune edo web-orrietan agertzen den informazioaren eta bestelako edukien erantzukizuna hartzen. Azkenik, TXIMELA, S.A.-ren berariazko baimena duten kasuak salbu, enpresak ez du TXIMELA S.A.-ren itxura edo ezaugarri bereizgarriak erakusten dituen edozein bitartekoen web-orrietan agertzen den informazioaren eta bestelako edukien erantzukizuna hartzen.
TXIMELA, S.A.-k eta informazioz hornitzen duten bere bitartekoek ez dute erantzukizunik hartzen bitarteko edo erakundeek TXIMELA, S.A.-ren atariaren bitartez eskaintzen duten informazioari, mota orotako edukiei, produktuei eta zerbitzuei dagokionez, bereziki ondorengo arrazoiengatik sor daitezkeen kalteei dagokionez: 1. Erabiltzaileei eskainitako informazioak faltak edo hutsuneak izateagatik edo egiazkotasun, zehaztasun eta nahikotasunik ez izateagatik; 2. Kontratu edo kontratu aurreko harremanak ez betetzeagatik edo modu akastun edo ez puntualean betetzeagatik; 3. Informazio gizarteko zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonenganako betebeharrak ez betetzeagatik; 4. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak ez errespetatzeagatik; 5. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak ez errespetatzeagatik; lehia desleiala edo publizitate ez-zilegia erabiltzeagatik; 6. Datuak babesteko eskubidea ez errespetatzeagatik; hau da, lanbide-sekretua eta ohorearen eskubidea, giltzapetuaren eta haren familiaren intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea; 7. Oro har, edozein lege, ohitura edo ereduzko kodeak ez errespetatzeagatik; eta 8. TXIMELA, S.A.-ren atarian aurki daitekeen informazioari dagokion edozein erabaki hartzeagatik.
TXIMELA, S.A.-k edo informazioz hornitzen duten bere bitartekoek ez dute ondorengo arrazoiengatik sor daitezkeen kalte, galera, erreklamazio edo kexen erantzukizunik hartzen: 1. Telekomunikazio-linea eta sareen hutsune, gainkarga eta erroreek edo TXIMELA, S.A.-ren kontrol pean ez dauden bestelako arrazoiek sortutako sistema elektronikoaren funtzionamenduaren interferentzia, perturbazio, hutsegite, omisio, matxura telefoniko, atzerapen, blokeo edo deskonexioak; 2. Edozein motako programa maltzur edo komunikabide bitartez, hala nola, birus informatikoen edo bestelakoen bitartez egindako legez kontrako edozein sarrera; 3. TXIMELA, S.A.-ren web-orrien erabilera okerra edo desegokia; 4. Nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo honen eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik sor daitezkeen segurtasun- edo nabigazio-akatsak.