Tximela

Enpresa

gruas

Konfiantzazko ekipoak


Tximela enpresaren izenak Juan Bautista eta Manuel anaia sortzaileen Ergobiako baserriaren jaiotetxean du jatorria. 1986ean hasi ziren, eta geroztik eraikuntzaren munduan jardun dute makinarik hoberenak merkatuari eskeintzen. Milaka bezeroei haien proiektuak aurrera eramaten lagundu diete, lan txikienetatik handienetara. Gure DNAn atxikituta doa gauzak ondo egitea, eta besteei gauza bera egiten laguntzea.

anaiak

“Hainbeste urtez gure bezeroekin elkarlanean ibili izanak, beren beharrak eta urduritasunak ezagutarazi dizkigu. Modu horretan ikusi ahal izan dugu merkatuak kalitate goreneko zerbitzu bat eskatzen duela, eta horregatik gero eta gehiago ahalegintzen gara guk eskeinitako zerbitzua hobetzen.”

Fernando Martínez Franco
Zuzendaria

Hauek dira egunez egun mugitzen gaituzten balioak:

Bezeroen poztasuna bilatzea. Eguneroko lana ondo eginez, era zintzoan eta bezeroarengandik hurbil.
Segurtasuna lehentasuna da. Berrikuntzan inbertituz eta gure prozedurak ondo zainduz arriskuak murrizteko.
Parte-hartzearen kultura. Tximela osatzen duten profesionalek norabide berdinean arraun egiten dute.
Gizarte eta ingurumen erantzukizuna. Gizarte-kezka sortzen duten gaietan kudeaketak aktiboa izanez, hondakinen tratamendua zainduz, edo euskararen erabilera sustatuz, adibidez.
gruas