
Aholkularitza
Hainbat urte eraikuntzaren sektorean murgilduta eta Gipuzkoako enpresekin elkarlanean ibili ondoren lortutako esperientzia gure baliabide hoberena da. Gure ezagutza osoa eskeintzen dizugu behar duzun makina aproposa aukeratzeko, eta baita zure makinen egoera aztertzeko edo beharrezkoa izan daitekeen konponketaren aurrekontua egiteko ere.

Zerbitzu teknikoa
Denbora oso baliagarria dela dakigunez, modu arin eta erangikorrean konpontzen ditugu gure bezeroei sortzen zaizkien arazoak, bai gure enpresari alokatutako makineriarekin, baita berezko makinekin ere. Gure erantzuna azkarra izateko konpromezua hartzen dugu. Gure makineriaren kontrol zehatza daramagu, hauen fidagarritasuna eta, batez ere, erabiltzaileen segurtasuna garrantzitsuena delako.

Garraioa
Makineria garraio lanetan adituak gara. Salgaien garraio publikoa egiteko gaitasuna dugunez, behar dituzun makina eta ekipoak edonora eramateko prest gaude. Gure profesionalek, makina eramateaz gain, aholkua eta erabilera-gomendioak eskeiniko dizkizute.