Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honek web-orri honen erabiltzaileek web-orritik nabigatzerakoan gertatzen den haien datu pertsonalen prozesamenduari buruz jakinaraztea du helburu.
TXIMELA, S.A.-k, zeinen identifikazio- eta kontaktu-datuak Lege Ohar honetan jasotzen diren, politika honetan zehaztutako helburuak betetzeko ondoren aipatzen diren datu pertsonalak jasotzen eta prozesatzen ditu.
Datu pertsonal horien bilketa eta prozesamendua 2016/679 (EB) Erregelamendua, datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa eta Informazioaren gizarte eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betez egiten da.
Halaber, TXIMELA, S.A.-k bere erabiltzaileen datu pertsonalak modu zintzo, legal eta gardenean prozesatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, erabiltzaile bakoitzaren bildutako datuak modu guztiz isilpekoan prozesatuko dira. TXIMELA, S.A.-k kasu bakoitzerako helburuetarako egokiak, aproposak eta neurrizkoak diren datuak baino ez ditu bilduko, datu hauek beharrezkoa denean eguneratzeko betebeharrarekin.
Prozesamenduen helburu eta legitimazioa
TXIMELA, S.A.-k aipatutako datu pertsonalak ondorengo helburuetarako erabiliko ditu:
- Gure produktu eta promozioei buruzko informazioa bidaltzeko, baldin eta erabiltzaileak web-orrian aurkitzen den formularioa bidaltzean baimena eman badigu.
- Gure enpresa, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko, baldin eta erabiltzaileak web-orrian aurkitzen den formularioa bidaltzean baimena eman badigu.
- Telefonoz kontaktatzeko erabiltzailearen eskaera kudeatzeko eta aipatutako deia egiteko, baldin eta erabiltzaileak web-orrian aurkitzen den formularioa bidaltzean baimena eman badigu.
- Kontaktatzeko erabiltzailearen eskaera kudeatzeko eta honen kontsultak bideratzeko, baldin eta erabiltzaileak web-orrian aurkitzen den formularioa bidaltzean baimena eman badigu.
TXIMELA, S.A.-k interesdunen datu pertsonalak lehen aipatutako helburuetarako baino ez ditu erabiliko. Informazio hau beste helburu baterako behar izanez gero, interesdunen baimena aldez aurretik eskatuko da.
Halaber, gure web-orriaren erabiltzaileei eskaera bat erantzuteko derrigorrezkoak diren datu guztien beharraz jakinaraziko diegu. Datu hauek ematen ez badira, TXIMELA, S.A.-k ezingo du interesdunaren asmoarekin konplitu.
Datuen jakinarazpenen hartzailea.
TXIMELA, S.A.-k web-orri honen bidez prozesatutako datu pertsonalak ez dira bitartekoei jakinaraziko, behar izanez gero zerbitzu informatiko eta teknikoak eskaintzen dituzten profesionalak salbu, informazioa konfidentzialtasun osoz eta bakarrik aldez aurretik baimendutako helburuetarako erabiltzeko konpromisoa hartzen dutenak.
Halaber, atari honen erabiltzaileen datuak agintari eskudunei eskaini ahal zaizkie indarreko legeriaren arabera beharrezkoa bada.
Erabiltzaileen eskubideak.
Interesdunak datu pertsonalak eta hauei buruzko informazioa ikusteko eskubidea du, bai eta datu okerren zuzenketa eskatzeko eskubidea ere, edota datuen ezabapena eskatzeko eskubidea, jaso ziren helburuetarako jadanik beharrezkoak ez direnean. Interesdunaren egoera pertsonalaren arabera, prozesamenduaren mugaketa, datuen eramangarritasuna eta hauen prozesamenduaren aurkakotasuna ere eska ditzake.
Halaber, interesdunak eskainitako baimena noiznahi baliogabetzeko eskubidea du, baimena baliogabetu aurretik egin den prozesamenduaren zilegitasunean eraginik izan gabe.
Interesdunak aipatutako eskubideak gauzatu ditzake, indarreko legerian agertzen diren baldintza eta egoeren arabera. Horretarako, Donostia Hiribidea 122, Astigarraga, 20115 PK helbidera edota tximela@tximela.com helbide elektronikora gauzatu nahi den eskubideari buruzko idatzizko mezu bat bidali baino ez da behar.
Segurtasun-neurriak
TXIMELA, S.A.-k prozesatzen eta biltzen dituen datuen segurtasunarekiko konpromiso tinkoa du. Horregatik, erabiltzaileen datu pertsonalen aldaketa, galera eta baimenik gabeko ikusmena saihesteko beharrezkoak diren neurri antolatzaile eta teknikoak hartzen ditu.
Pribatutasun-politikaren aldaketa
TXIMELA, S.A.-k Pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea du, baldin eta Espainiako indarreko legeriak baimentzen dituen baldintzak betetzen baditu eta web-orri honetan idatzitako argitalpen baten bitartez edota egokia den bestelako komunikazio- edo zabalkunde- modu baten bitartez interesdunei aldez aurretik jakinarazten badie.