FORD PICK-UP 4x4 Ezaugarri teknikoak
4x4 plataforma ibilgailua 14 m-koa
Ford Ranger 4x4 lur orotariko plataforma-ibilgailua SOCAGEA 314 goratze-sistema hidraulikoa du. 13,5 metroko altuerara iristen da eta 6,5 metroko albo-irismena du. Bere saskiaren gehienezko pisua 225 kilokoa da. Ibilgailu hau sartzeko zailak diren eta lurzoru irregularra duten lekuetan lan egiteko aparta da. Beso giltzatu eta teleskopikoak moldaerraztasun handia eskaintzen du hirien kanpo edo barru edozein motako lanak egiterakoan. Atzeko hegalik ez duenez, plataforma oso trinkoa da. Ibilgailuaren neurriei dagokienez, erabateko 5.750 mm-ko luzera, 2.600 mm-ko altuera eta 2.700 mm-ko zabalera ditu egonkortze-hankak aktibatzen direnean. Gauza hauei guztiei esker, ibilgailu hau tresna moldaerraza eta balioaniztuna dela esan daiteke, orotariko lurretan ezinhobe funtzionatzen baitu.