Tximela

KARCHER B 150 R Bp Ezaugarri teknikoak

Zorua garbitzeko makina elektrikoa

Bateria bidez funtzionatzen duen KARCHER B 150 R Bp garbitzeko eta xurgatzeko makina elektrikoak diseinu txikia eta trinkoa du, oso erabilerraza da eta sarbide zaileko txokoak dituzten leku itxietan erabiltzeko ezin hobea. 2500 m² eta 6000 m² arteko tamaina ertaineko azaleretan erabiltzeko aproposa da. Eserita erabil daitekeen tresna hau lurzoru desberdinetara egokitu daiteke. Bere disko formako burua lurzoru lauetarako sortu da eta bere zilindro formako buruak ekorketa-funtzioa du eta lurzoru zimurretan erabiltzeko aproposa da. Eskuilek hiru abiadura maila dituzte, behar den arabera doi daitezkeenak. ECO-moduari esker, energia- eta ur-kontsumoa, bai eta zarata-maila, modu nabarmenean murrizten dira. Kolore bitartez identifikagarriak diren kontrol-elementuek erabilera erraza, erosoa eta segurua bermatzen dute.

 
 


 

Aurrekontua eskatu eredu hau

Alokairuaren baldintzak

Zure azalpenak