WEBER CF 2 Ezaugarri teknikoak
Xafla 80 kg-koa
450 milimetroko zabalera duen WEBER CF 2 bibrazio-xafla arina, trinkoa eta maniobratzeko erabilerraza da. Honi esker, leku estuetan erabiltzeko aparta da. Eskuz alderantzikagarria da. Efektu hau lortzeko, heldulekua aurrerantz jaitsi eta bibrazio-xafla erosotasunez berriro kontrako norabidean bultzatu behar da. Xaflaren heldulekuan dagoen eskuzko azelerazio-palankak makinaren erabilera errazten du. Izan ere, motorra moteltzen du eta ondorioz, ez beharrezko zarata eta erregai-kontsumoa murrizten ditu. Ureztatze-sistemaren instalazioak eta 15 litroko ur-biltegiak asfalto gainean erabiltzeko erreminta ezin-erabilgarriagoan bihurtzen dute. Plaka euslea erregularki hezetu ahal izateak asfalto-nahastea makinari itsastea saihesten du. Xafla honekin estaltze- eta asfaltatze-lan txikiak egin daitezke, bai eta tamaina handiagoko lanak ere. Eskuz garraiatu ahal izateko gurpilen hautazko euskarria beherantz bultzatu eta xafla erraz mugitzeko prest egongo da. Makina ibilgailu bidez garraiatzeko oso erosoa da, heldulekua tolestu eta espazio gutxiko lekuetan karga baitaiteke.