Tximela

KUBOTA U27 Ezaugarri teknikoak

U27-4 (2.540 kg)

KUBOTA U27-4 minihondeak hondaketa-lan gogorrenak ezin erosoago egiten laguntzen du. Minihonde ertaina izan arren, makina honen diseinu trinko eta hauskaitza leku estuetan zeregin gogorrenak burutzeko ezinhobea da. Kabinaren diseinua zabala eta erosoa da eta ikuseremu handia eskaintzen du. Kabinak sarbide zabala du eta operadorea erosotasunez igo eta jaitsi daiteke. Minihondearen tresnen artean, ontzi-sorta bat (300 mm-ko estua, 550 mm-ko estandarra eta 1.200 mm-ko garbiketa-ontzia) eta D-motako KLAC krokadura mekaniko azkar bat aurki daitezke. Makina hau KUBOTA KM155 mailu hidrauliko batekin aloka daiteke.


 

Aurrekontua eskatu eredu hau

Alokairuaren baldintzak

Zure azalpenak