U60-5 Ezaugarri teknikoak
U60-5 (5.560 kg)
KUBOTA U60-5 minihondeak muturreko baldintzetan lan gogorrenak burutzeko potentzia handia eta moldaerraztasun ezinhobea konbinatzen ditu. Modelo honetan langilearen erosotasunak lehentasuna du. Kabina zabalak erosotasunez igo eta jaitsi ahal izateko sarbide handia du. Honez gain, minihondeak osagarri hidrauliko ugariren erabilera errazten du eta aginte bakar baten bidez kontrola daitezkeen serieko bi zirkuitu laguntzaile ditu. Minihondearen tresnen artean, ontzi-sorta bat (350 mm-ko estua, 800 mm-ko estandarra eta 1.500 mm-ko garbiketa-ontzia) eta E-motako KLAC krokadura mekaniko azkar bat aurki daitezke. Makina hau KUBOTA KM305 mailu hidrauliko batekin aloka daiteke.