GEHL SL4240 Ezaugarri teknikoak
Minikargatzaile zurruna 2.100 kg-koa
GEHL SL4240 minikargatzailea eraikuntza-lanetarako tresna txiki eta ahaltsua da. Egitura zurruna eta estaldura sendoa duten gurpilak ditu. Honela, materialak kargatzerakoan lanaren eraginkortasuna murrizten duten zulaketak saihetsi daitezke. Makina mota honek bere ardatzaren inguruan 360 graduko biraketak egin ditzake gehieneko abiaduran. Ondorioz, tresna azkar eta arinada, itxura trinko eta sendoa izan arren. Erabiltzerakoan eskaintzen duen segurtasunari dagokionez, guztiz bermatuta dago. Izan ere, kabinak egitura korazatua du eta, gainera, makinak langilearen eserlekuaren barra ixteko segurtasun-sistema bat du. Bestalde, minikargatzailea norabide-agintea sakatzeari edo bestelako maniobratzeko aginteak erabiltzeari utziz geldiarazten da. Ondorengo osagarriekin batera erabil daiteke: pala eta ekortzeko makina hidraulikoa.